Biografiak

BAREA MENDIZABAL, Ramón

Gipuzkoar asmatzailea, Mutrikun 1863ko apirilaren 22an jaioa. 1893ko maiatzaren 14an Kontxako badian esperimentatutako belozipedo nautiko bat (velomar) asmatu zuen eta urte bereko ekainaren 3an patentatu zuen Parisen. Donostiako badian egindako probak tokiko prentsan eta 1895eko apirilaren 30eko "La Ilustración española y americana" lanean islatu ziren.Donostian

hil zen, 1933ko abenduaren 21ean.

Artxiboa AUÑAMENDI