Edukira joan

Alois Senefelder

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alois Senefelder

(1819)
Bizitza
JaiotzaPraga1771ko azaroaren 6a
Herrialdea Bavariako Erresuma
HeriotzaMunich1834ko otsailaren 26a (62 urte)
Hobiratze lekuaAlter Südfriedhof (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakasmatzailea, litografoa, antzerkigilea eta aktorea
Lantokia(k)Munich
Offenbach
Viena eta Paris

Find a Grave: 6053 Edit the value on Wikidata

Johann Alois Senefelder (Praga, 1771ko azaroaren 6aMunich, 1834ko otsailaren 26a) alemaniar aktore, antzerkigile eta litografiaren asmatzailea izan zen.

Munichen hezi zen eta Ingoldstadten zuzenbidea ikasteko beka bat jaso zuen. Aita hil ondoren ikasketak utzi behar izan zituen amari eta anai-arrebei laguntzeko.

Mathilde von Altenstein antzezlana inprimatzeko arazoak izan zituenez, kareharri baten gainean azidoarekiko erresistentea zen tinta bat erabiliz inprimatzeko teknika berri bat asmatu zuen. Teknika hobetu ondoren, Franz Gleiße musikagilearekin elkartu zen eta argitaletxe bat sortu zuten 1796an. 1809an Bavariako Litografia Institutuko ikuskatzaile izendatu zuten.

Europan patente eskubideak eskuratu zituen eta 1818an bere aurkikuntzak Vollstandiges Lehrbuch der Steindruckerei liburuan argitaratu zituen. Teknika berria artelanak merkeago argitaratzeko ere erabili zuen.