Arrantzale

Arrantzaleak arrantzan diharduten pertsonak dira, lanbidez nahiz zaletasunez. 2002an 38 milioi arrantzalek ziharduten munduan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrantza janaria lortzeko metodo gisan erabilia da Mesolito garaitik. Antzinako Egiptoren garaitik, arrantzaleek ziurtatzen zuten egiptoarrentzat janariaren gehiengoa. Arrantza bizi irauteko tresna izatetik lanbide izatera iragan da.
Arrantza aro modernoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historian zehar, euskaldunak kostaldetik hurbil aritzen ziren arrantzan. XII. mendetik aurrera, nahiko arrunta zen balearen arrantza Bizkaiko golkoan. Harrapaketa haien ondorioz, baleak desagertuz edo urrunduz joan ziren heinean, arrantzaleek ere urrundu egin behar izan zuten, iparraldeko itsasoetara; Islandia, Groenlandia eta Ternua aldera bideratu behar izan zen. Arrantza arloan, itsas zabaleko arrantza asko garatu zen XVI. mendean, adibidez arrainak kontserbatzeko sistemak. Bi ziren jarduera nagusiak: balearen arrantza eta bakailaoaren arrantza.[1]
Itsasoko ustiapenean bakailaoa eta balea etekin handiena eskaintzen zuten jarduerak ziren, baina ez haiek bakarrak. Gipuzkoan, Bizkaian eta Lapurdin beste arrain batzuk ere harrapatzen jarraitzen ziren, besteak beste, legatza, itsas aingira eta bisigua.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- ↑ Ekonomia euskal lurraldeetan Aro Modernoan: arrantza – Infogunea. 2014-07-03 (Noiz kontsultatua: 2025-03-11).