Debako Udal Azoka
Debako Udal Azoka | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Deba |
Koordenatuak | 43°17′41″N 2°21′19″W / 43.29471°N 2.35524°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1910 |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura eklektikoa neoklasizismoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 31 |
Debako Udal Azoka Deban (Gipuzkoa) dagoen eraikina, arkitektura eklektikoaren adierazgarria.
1995eko martxoaren 10ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1910an egindako eraikin hau herri-lan edo arkitektura zibilaren tipologia barruan sartzen da eta XX. mendearen hasierako arkitektura joera berriak nabari daitezke bertan.
Azoka honek oinarri laukizuzena du eta sabai zapala. Erdi aldeko egitura harrizkoa da eta, beste dena, hormigoizkoa. Bere betebeharra kontuan izanik (azoka izatea, alegia), aurreko alde osoa zabalik du. Zutabe gainean dauden puntu erdiko arkuz dago osatua aurreko alde hau. Dekoraziorako erabilitako osagaien artean, balaustradaren inguruak eta zutabeen apaingarriak azpimarra daitezke.