Edukira joan

Debako geltokia

Koordenatuak: 43°17′37″N 2°21′20″W / 43.293594°N 2.355509°W / 43.293594; -2.355509
Wikipedia, Entziklopedia askea
43°17′37″N 2°21′20″W / 43.293594°N 2.355509°W / 43.293594; -2.355509
Deba
Geltokia nasetatik ikusita.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Mendaro Arroa »
Kokapena
HelbideaArakistain plaza, 6; 20820
UdalerriaDeba,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Gunea4. gunea (Mugi)
5. gunea (BGP)
IrisgarriaGeltoki erabilgarria
ZerbitzuakAparkalekuaPertsonaldun txarteldegia
AldageltokiaTrena Autobusa Taxi
Nasak2
Trenbideak3
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Euskotren Trena Bilbo Donostia
LurraldebusDB04 Mallabia - Ondarroa
DB05 Ondarroa - Zumaia
DB06 Soraluze - Ondarroa
BestelakoakTaxi Taxi

Deba Euskotren Trena eragilearen E1 lineari dagokion lurgaineko tren geltokia da, izen bereko udalerrian kokatuta dagoena,  N-634  errepidearen alboan eta Arakistain plazaren aurrean, hain zuzen ere. Mugi sistemaren 4. tarifa-gunean eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 5. tarifa-gunearen barruan dago. Geltokia Bilbo eta Deba lotzen dituen gaueko trenen geltoki-buru da.

Geltokiak hiru trenbide eta bi nasa ditu, bata izkinekoa eta bestea zentrala. Nasen arteko aldaketa egiteko pasonibela gurutzatu beharra dago. Kanpoaldean komun publikoa dago, eta 100 metrora ordainpeko aparkalekua.

Geltokiak bi sarbide ditu: bata, nagusia, eskailera eta arrapala bidezkoa geltokiko eraikinera jotzen duena; eta bestea, bigarren mailakoa, arrapala bidezkoa eta zuzenean nasetara jotzen duena, pasonibela dagoen kokalekuan.

  • Arrapala bidezko sarbidea Eskailera bidezko sarbidea Sarbide erabilgarria Arakistain plaza, 6
  • Arrapala bidezko sarbidea AparkalekuaAutobusa Taxi Sarbide erabilgarria Hondartza kalea

Geralekuaren behealdean Lurraldebus zerbitzua hornitzen duten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:

  • DB04 Mallabia – Deba - Ondarroa
  • DB05 Ondarroa - Zumaia
  • DB06 Soraluze - Ondarroa

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]