Etaiu
Etaiu | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() | ||
Merindadea | ![]() | ||
Eskualdea | Lizarraldea (Egaibar) | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Erkidegoa | ![]() | ||
Izen ofiziala | ![]() | ||
Alkatea | Raul Sanz de Acedo Chocarro (Kudeaketa batzordea) | ||
Posta kodea | 31280 | ||
INE kodea | 31099 | ||
Herritarra | etaiuar, Etaiuko | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°37′00″N 2°09′14″W / 42.616666666667°N 2.1538888888889°W | ||
Azalera | 13,02 km² | ||
Garaiera | 623 metro | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 70 (2024: ![]() | ||
Dentsitatea | 4,32 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 37,4 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 4,69 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2] | % 8.8 + % 13.6 hartzaile (2021) | ||
Kaleko erabilera [3] | % |
Etaiu[4] ([eta.iu]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Egaibar eskualdekoa, Lizarrako merindadekoa. Itsas mailatik 623 metro gorago dago, eta 79 biztanle zituen
2014. urteko erroldaren arabera.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Etaiu Lizarrako merindadearen mendebaldean dago. Herrira iristeko, Urbiolan hasita, Antzinerako bidea hartu eta Olexuara iristean Etaiurako herri-errepidea hartu behar da.
Udalerriak Legariako eta Okoko udalerriekin egiten du muga iparraldean; Olexoarekin eta Villamayor de Monjardinekin ekialdean; Los Arcosekin hegoaldean; eta Piedramillerarekin eta Sorladarekin mendebaldean.
Haren mugen barruan beste herrixka bat dago, Leartza, 1842ko erroldan udalerri independente zena.
Klima eta landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etaiuko klima mediterraneo-kontinental motakoa da. Urteko batez besteko tenperaturak 8 eta 11 gradukoak, eta prezipitazioak 500 eta 800mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 dira herrigunean, eta 100 edo gehiago udalerriko gunerik menditsuenetan. Euriteak udazken eta udaberri garaian izaten dira ugarien. Neguak nahiko hotzak izan ohi dira, eta uda garaian bi hilabete lehor daude.
Jatorrizko landareditik 70 hektarea arte baino ez dira gordetzen. Horrez gain, beti azalera txikia izan duten ameztiak galtzeko zorian daude, nekazaritzarako erabilitako lurren azalera handituz joan den heinean. XIX. mendetik aurrera birlandaturiko pinu lariziarrak eta pinu beltzak 19 hektarea hartzen dituzte.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etaiuko biztanleria 1860tik 2023ra |
---|
![]() |
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko sei etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %7,14 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007an Nafarroako Herriaren Batasuna alderdi politikoko Antonio Tomas Sanz de Azedo Lizarraga aukeratu zuten alkate. Baliogabeko boto bakarra izan zen (emandako guztien %1,16) eta boto zuriak bi (%2,35). Abstentzioa %9,47koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Antonio Tomas Sanz de Azedo Lizarraga (UPN) | 47 | Bai |
Juan Miguel Salinas Maeztu (CIE) | 36 | Ez |
2011n bi zerrenda hauek aurkeztu ziren: Candidatura Popular de Etayo (CPE; 2 zinegotzi, tartean alkate bihurtutako Felipe Landa Azedo) eta Agrupación Independiente de Etayo (1). CPE UPNren ingurukoa; alderdiak bere izenean zerrendarik ez aurkeztea erabaki zuen, aurreko alkatea etorkinen botoarekin iruzurretan aritzeagatik inputatu zutelako[5].
Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek izan dira Etaiuko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia | |
Santos Ursua Lezaun | 1979 | 1983 | Agrupacion Electoral de Agricultores de Etayo | |
Jenaro Pascual Pascual | 1983 | 1987 | Agrupacion Electoral San Cristobal de Etayo | |
Miguel Angel Esparza De Acha | 1987 | 1991 | Agrupacion Independiente San Cristobal de Etayo | |
Antonio Tomas Sanz de Acedo Lizarraga | 1991 | 1995 | Independenteak | |
Juan Miguel Salinas Maeztu | 1995 | 1999 | Agrupacion Electoral San Roque | |
Juan Miguel Salinas Maeztu | 1999 | 2003 | Agrupacion Electoral San Cristobal | |
Juan Miguel Salinas Maeztu | 2003 | 2007 | Agrupacion Independiente San Cristobal | |
Antonio Tomas Sanz de Acedo Lizarraga | 2007 | 2009 a | Nafar Herriaren Batasuna | |
Antonio Tomas Sanz de Acedo Lizarraga | 2009 | 2011 | Ez esleituak | |
Felipe Landa Acedo | 2011 | 2015 | Candidatura Popular de Etayo | |
Jenaro Justo Pascual Desojo | 2015 | 2019 | Candidatura Independiente de Etayo | |
Laura Alegria Sos | 2019 | 2023 | Candidatura Independiente de Etayo | |
Raul Sanz de Acedo Chocarro[6][7] | 2024 b | Jardunean | Kudeaketa batzordea |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Nafar Herriaren Batasunaren hautagai bezala.
b 2023an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.
Udaletxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerriko punturik altuenean dago, elizaren ondoan. Hare harri gorriz egina dago (inguruko lurretan materialik ugariena) eta margotutako hormak eta arkudun ataria nabarmentzen dira. Elizarekin batera plazatxo txiki bat osatzen du, Andre Maria izenekoa. Udala alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute.
- HELBIDEA: Andre Mariaren plaza, 1
Zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea zaborra biltzeaz, ura hornitzeaz eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Etaiun eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jasokundeko Andre Mariaren eliza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jasokundeko Andre Mariaren eliza jatorriz Erdi Aroko eraikina den arren, gaur egungo eliza estilo barrokoan eraikia da. Gurutze latindar oinarridun eliza da.
Kristobal Deunaren baseliza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Herritik gertu dagoen Kristobal Deunaren baseliza aipatzekoa da. Eraikina hau izen bereko mendixkaren gainean dago. Apirileko azken igandean, bertan erromeria ospatzen ohi da.
Herriko etxeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkitektura erlijiosoaz gain, herrian XVI. mendeko eta XVIII. mendeko etxe ugari dago, harlanduz eginikoak, fatxadan alabastrozko armarriak ageri dituztenak.
Leartzako jaurerria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Leartzako jaurerrian San Andres eliza dago, erromaniko estilokoa eta 1200. urtean eraikia. Iparraldean atari neoklasikoa du, sarbidea babesteko balio duena, XIII. mendean eraikia.
Jaiak eta ospakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herriko jaiak abuztuaren 14tik 16ra ospatzen dira, Andre Mariaren Jasokundearen omenez.
Etaiuar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Honorato Pla Landa (1905-1957) irakasle eta sindikalista.
- Gregorio Monreal (1942-) politikari eta legelaria.
- Nicanor Ursua (1947-) irakasle eta filosofian doktorea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Euskaltzaindiaren 155. araua: Nafarroako udal izendegia.
- ↑ ELECCIONES 22-M NAVARRA UPN esconde sus siglas en las listas con los candidatos más polémicos[Betiko hautsitako esteka], Diario de Noticias, 2011ko maiatzaren 13a.
- ↑ «Toki entitateen gida» Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa (Noiz kontsultatua: 2025-04-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Es la primera vez que en Etayo no se presentan candidaturas municipales» Diario de Noticias de Navarra 2023-11-13 (Noiz kontsultatua: 2025-04-16).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- (Gaztelaniaz) Etaiuko Udalako webgunea.
- Herriaren urrutiko ikuspegia NA-7400 errepidetik, Google Street View-n.
Egaibarko udalerri aurkibidea | ||
---|---|---|