Ilir Meta
Itxura
Ilir Rexhep Meta (Çorovodë, Skrapar, 1969ko martxoaren 24a) albaniar politikaria da. Albaniako presidentea izan zen 2017tik 2022ra.
Alderdi bakarreko erregimen albaniarraren aurkako ikasleen protestetan parte hartu zuen, eta 1990ean sartu zen politikan, komunismoa erori ondoren. Alderdi Sozialistako kide izan zen eta 1992an parlamentuko kide hautatu zuten. Lehen ministro izan zen 1999tik 2002ra, Kanpo Arazoetako ministro 2002tik 2003ra eta Legebiltzarreko presidente 2013tik 2017ra.
Alderdi Sozialista utzi eta Integraziorako Mugimendu Sozialista sortu zuen 2004an. Legebiltzarrak errepublikako presidente izendatu zuen 2017an, 140tik 87 botorekin eta agintaldia bost urte geroago amaitu zen.