Johan Sverdrup
Itxura
Johan Sverdrup (Tønsberg, 1816ko uztailaren 30a – Oslo, 1892ko otsailaren 17a) norvegiar abokatu eta politikaria izan zen. Norvegiako lehen ministroa izan zen 1884tik 1889ra.
1841ean zuzenbide ikasketak amaitu zituen eta abokatu lanak egin zituen Larviken. 1854an Stortingeko kide hautatu zuten. Venstre alderdi liberaleko kide izan zen eta 1884tik 1889ra lehen ministro kargua izan zuen. Norvegian sistema parlamentarioa sartu ondorengo lehena izan zen.