Piacenza
Piacenza Piacenza | |||
---|---|---|---|
Italiako udalerria | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Italiako eskualdeak | ![]() | ||
Probintzia | Piacenzako probintzia | ||
Izen ofiziala | Piacenza | ||
Jatorrizko izena | Piacenza | ||
Posta kodea | 29121–29122 | ||
ISTAT kodea | 033032 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 45°03′N 9°42′E / 45.05°N 9.7°E | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 118,24 km² | ||
Altuera | 61 m | ||
Mugakideak | Calendasco, Caorso, Corno Giovine, Gossolengo, Gragnano Trebbiense, Podenzano, Pontenure, Rottofreno, San Rocco al Porto, Santo Stefano Lodigiano, Caselle Landi eta Polesine Parmense | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 102.465 (2023ko urtarrilaren 1a)![]() | ||
Dentsitatea | 867 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 0523 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Plasencia, Erfurt, Togliatti, Placentia eta Potenza | ||
Katastro kodea | G535 | ||
Sailkapen sismikoa | 4 (Oso txikia) | ||
Matrikula | PC | ||
comune.piacenza.it |
Piacenza[1] Italiako iparraldeko hiri bat da, eta izen bereko probintziako hiriburua da. Emilia-Romagna eskualdean dago, Po ibaiaren hegoaldean dago, Milan hiritik hego-ekialdera.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erromatarrek sortu zuten Piacenzako kolonia K.a. 218. urtean. Erromaren mendeko hiri bihurtu zen K.a. 90. urtean. Frederiko Bizargorriaren esku egon zen XII. mendean, eta Lonbardiako ligaren kide izan zen ondoren.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritza-eremu oparoa da. Industria (ardogintza, industria kimikoa, zurgintza) eta nekazaritza (laboreak, mahastiak) dira ekonomia-jarduera nagusiak.
Monumentuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aipagarriak dira XII-XIII. mendeetako katedral erromaniko-lombardiarra, San Antoniko katedrala (XII-XIII-XIV. m.), San Sabino eliza berritua (XII. m.), Santa Maria di Campagna eliza (XVI. m.), Sixto santuarena (XVI. m.), XIII. mendeko Comunale jauregia eta Margarita Austriakoak eraikiarazi zuen Farnese jauregi ikusgarria, amaitu gabea. Unibertsitatea du.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Italieraz) Piacenza hiriko webgune ofiziala