Estalinismo

Estalinismoa Stalinen eta haren jarraitzaileen joera eta doktrina politikoa da, leninismoan oinarritua, baina haren desbideratzea dena.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sistema estalinistaren ezaugarriak honakoak izan ziren:
- Autokrazia eta totalitarismoa.
- Estatuaren kapitalismoa.
- Marxismoa eta leninismoa ezartzea, bitarteko hauek baliatuz:
- Ekonomiaren nazionalizazio eta kolektibizazio derrigortua, Estatuaren administrazio indartsuarekin.
- Ekonomia sozialista eraikitzea (ekonomia planifikatua ere deitua), non bost urteko planak egiten ziren industrian eta nekazaritzan.
- Beharrezko egiturak eraikitzeko industrializazio azeleratua.
Bere gobernuan zehar, Stalinek, atzeratuta zegoen Sobietar Batasuna benetako potentzia mundial batean bihurtu zuen hazkuntza izugarriarekin.
Stalinek zuzendutako politikak ekonomia eta gizarte kolektibo bat bultzatu zituen, SESB industria potentzia bat bihurtzeko helburuarekin. Horretarako honako bideak jarraitu zituzten:
- Produkzio bideen jabetza pribatua debekatu zen; lurrak, fabrikak, garraioak, etxebizitzak, argitaletxeak, egunkariak eta inprentak Estatuaren propietate bihurtuz.
- Industria astunari lehentasuna eman zitzaion, beharrezko azpiegitura eta elektrizitate sareak eraikitzeko.
- Estatuak zuzendutako ekonomia bat sortu zen, bost urteko planen bitartez.
- Nekazaritzako eta industriako ekoizpen-bideen nahitaezko kolektibizazioa.
- Gizartearen militarizazioa.
- Iraultzaren aurka zeudenenganako errepresioa. Haietako askok gulagetara eramaten zituzten.
- Estatuaren propagandaren presentzia handia eta patriotismoaren sustapena.
Estalinismoa, teoria politikotzat
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sobietar Batasunean erabili zen terminoa, Marxismo-Leninismoa, iraultza doktrina gisa azaltzen zen SESBen. Horren arrazoia da Stalinek Marxena, Engelsena eta Leninena baino tesi handiagorik ez aurkeztea. Estalinismoa, haien ideiak interpretatu eta aplikatzean datza, hauetara eta gizarte aldakorrera moldatzen den sistema-politikoa eraikitzeko. Marxismoa eta leninismoan sinesten duten batzuk, estalinismoa ideia hauen okertzea kontsideratzen dute (trotskistek bereziki, antiestalinistak dira, beraientzat Stalin, Marx aitzakia bezala erabiltzen zuen antiiraultzaile bat da; estalinistek hau bera pentsatzen dute trotskistetaz).
Stalinen jarraitzaileek, leninismoaren autoritate handienekotzat hartzen zuten, 1924an Lenin hil ondoren Alderdiko idazkari nagusi izendatu zutenean XII. Biltzarrean. Trotski Leninen alderdira 1917ra arte ez batzearen faktorea azpimarratzen dute, Trotskiri Leninen ideietan benetan ez sinestea leporatuz. Lenin aldiz, oso kritikoa zen Trotskirekin, "Judas Trotski" esaten zion batzuetan.
Stalinen ideia nagusiak praktika politikoak hauek izan ziren:
- Herrialde bateko sozialismoaren babesa, SESBen sozialismoak bizirik iraun zezan.
- Klaseen arteko borroka handitu zenez, alderdiaren eta Komite Zentralaren kontrola handitzea beharrezkoa zen, baina masa-langileak proletarioen diktadura ezartzeko medio zirela ikusten zuen, komunismorako bidean.
Estalinismo munduan zehar
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduko beste herrialdeetako estalinismoa (1930-1950 hamarkadetan nagusiki), Moskuko lerrokatzea eta Komiternari lotuta egon ziren. Erregimen hauetako hainbat gobernante, Stalinen kritikatzaileen arabera, estalinista bezala har ditzakegu, Mátyás Rákoski (Hungarian), Georgi Dimitrov (Bulgarian), Klement Gottwald (Txekoslovakian), Boleslaw Bierut (olonian) eta Horloogiyn Choybalsan (Mongolian), adibidez.
Beste erregimen sozialista bat, batzuek estalinistatzat hartzen dutena, Enver Hoxharena izan zen, Albanian. Hoxkhak argi eta garbi adierazten zuen; beste herrialdeetan Stalini omenaldiak gelditu izanda ere, hark egiten jarraitzen zuen.

Hala ere, beste gobernu sozialista asko ez dira estalinistaren profilean sartzen; izan ere, ez dituzte neurri ekonomiko eta lerrokatze geopolitiko berdinak hartzen, adibidez, Nicolae Ceausescu (Errumanian) eta Deng Xiaopingen (Txinan) gobernuak.
Kritikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trotskisten ustez, Stalinen gobernuko sistema politikoak edo hauekin bat datozen ideiak "degradatuta" zeuden; hau da, deformazio burokratiko multzo bat jasan zutela eta Langile Estatu degradatuak zirela.
George Orwell idazle eta kazetari britainiarrak, 1945eko bere liburu Abereen etxaldean, Sobietar Batasunean gertatutako antierrebisionismoaren karikatura bat egiten du. Haize errotak Stalinen bost urteko planak irudikatzen ditu eta Trotskiren sozialismo mundiala lortzeko ilusioak On Kixotek haize errotekin izan zuen pasartearen antzekoa da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.