Tara
Itxura
Tara bilgarri edo ibilgailu baten barruan dagoen material baten pisu zehatza ezagutzeko, salgai edo kargaren eta bilgarri edo ibilgailuaren pisu osoari kendu behar zaion bilgarriaren edo ibilgailuaren pisua da. Laborategiko lanetan, balantza baten platertxoan dagoen gorputz bat orekatzeko beste platertxoan jartzen den pisua da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.