Txikipedia:Azala
Itxura
Ongi etorri Txikipediara
Umeentzako euskarazko entziklopedia txiki eta askea
|
Gaur 2025eko apirilaren 25a, Ostirala da eta 8.277 artikulu ditugu. |
🔎 Gaiak
📰 Artikulu nabarmendua
Ganbera-musika musika klasiko mota bat da. Instrumentu talde txiki baterako (orokorrean 2 eta 9 musikarirentzat) idazten da eta ez da zuzendaririk behar, orkestra handietan ez bezala.
Ganbera-musika Errenazimentuan (XV. eta XVI. mendeak) sortu zen, musikariek bilera pribatuetan jotzen zutenean. Barrokoan (XVII. mendean), oso ezaguna izan zen sonata a tre deritzona: bi instrumentu melodikoz eta jarraikako baxu batez osatuta zegoen. Baina Klasizismoan (XVIII. mendean) musika mota honek bere osperik handiena lortu zuen, konposizio sofistikatuagoak eta adierazkorragoak egin ziren eta.
Musika mota honek horrela du izena jauregietako eta nobleen etxeetako ganbera eta geletan jotzen zelako, kontzertu-areto handietan izan ordez. Orkestretan hainbat musikarik zati bera jotzen badute, ganbera-musikan ordea, jotzaile bakoitzak bere melodia jotzen du.
Gaur egun, ganbera-musikak bizirik dirau eta mundu osoko artistek jotzen dute, musika honen komunikazio hurbila eta adierazkorra mantenduz.
Historia eta bilakaera
Jaitsi Txikipedia Aplikazioa >>>>> | ![]() Android |
![]() iOS |
📰 Artikuluren bat egin nahi?
Ondoko artikulu hauek egin nahi?
Beste hauek, aldiz, osatzeko daude:
🐺 Ikasi Otsorekin!
🙋 Laguntza behar duzu?
Kontaktua: eutxikipedia@gmail.com
Twitter: @txikipedia
🎲 Ausazko hitza (bota dadoa)
💡 Ba al dakizu?